XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Larunbata zen juduen jaieguna, guretzat igandea den bezalaxe.
Egun horretan ez zen lanik egin behar.
Fariseoak oso zorrozki hartzen zuten jai egunean
Larunbata gizonarentzat egina zela esaten zuen, eta ez gizona larunbatarentzat (Mc 2, 27).
Eta Jesusen bizitzan bada zerbait ahaztu behar ez duguna, hots, mirariak egiten zituela: sendatu etab.
Guzti horrengatik atxikimendu handia lortu zuen askorengandik, baina etsaiak ere bazituen: fariseo, saduzeo etab.
Juduen artean Mesias batek etorri behar zuelako sinestea oso zabaldurik zegoen, eta sineste horrek Testamentu Zaharreko liburu eta profetetan ditu bere oinarriak.
Jesusen denborako juduen artean, ordea, zertarako nahi zuten
Judu herria erromatarren uztarpetik ateratzeko; beraz, politika munduko gauzak erabakitzeko.
Jesusen bidea, ostera, ez zen hori.
Judu herriaren gidariek, aldiz, ez zuten begi onez ikusten Jesus.
Berek uste zuten Mesias delakoak judu herria erromatarren uztarpetik askatuko zuela, etab.
Baina Jesus ez zetorren gerra bidez jentilak birrintzera, eta bai Jainkoaren erreinua gerra gabe munduan zabaltzera.
Esanik dago honez gero judu herriaren agintariek ez zutela begi onez ikusten Jesus.
Hura ez zen berek espero zuten Mesias.
Berek nahi zuten Mesias, nolakoa zen, bada?
Oso bestelakoa, hots, gerrari bortitza, arma bidez munduaz jabetuko zena, etab.
Asteazken santu gabean preso hartu zuten, bada, Jesus, eta Sanedrinak
Jesusen kontra deitutako testiguek ez zekarten berek nahiko luketen bezalako salakuntza larririk.
Orduan apaiz nagusiak berak galdetzen dio Jesusi:
Eta Jesusek baietz erantzun eta gaineratu zuen oraino: egunen batean ikusiko dugula bera Jainkoaren eskuin aldean eseri eta zeruko laino gainean etortzen.
Erantzun hau biraotzat hartu eta hori esan zuelako, heriotzako kastigua eman behar zitzaiola erabaki zuten.
Konprenitu behar da Jesusek esan zuena beste batek esan balu biraoa izango litzatekeela, baina Jesusek esatea ez, zeren Jesus Jainko eta gizon baitzen.
Esan zuenagatik, bada, heriotzara kondenatua izan zen Jesus, eta ondoren Pilato erromatar gobernariarengana eraman zuten Jesus, hark gurutzeko heriotza eman ziezaion.
Hola hil zen, bada, Jesus gurutzean eta gero bere lagunek hilobiratu zuten.
Baina hirugarren egunean berpiztu eta berrogei egunetan apostoluei eta bere lagunei behin eta berriz azaldu zitzaien.
Eta azkenik, berrogei egunen buruan, apostolu eta sinestedun-taldearen bistan zerura igo zen.
Gero, berriz, Jesusen fedea Jerusalendik hasirik, munduan zehar zabaldu zen.
Jesukristo Jainkoa eta gizona zen eta da, noski.
Horretan finkaturik dago Elizaren fedea eta gure fedea.